sábado, 5 de mayo de 2012

Matematikako klasearen behaketa:

Kaixo! Larunbata, eta lan modularra eta azterketak gainean ditugula. Hortaz, blogarekin gogoratu eta zerbait idazteko gogoa piztu zait.
Lan modularraren inguruan iñoiz mintzatu ez naizenez, oraintxe arituko naiz. Duela hilabete bat gutxi gorabehera, Mundaiz ikastetxera joan ginen 6.mailako ikasleen matematikako klase baten behaketa egitera, hots, gure lan modularrerako aurrerapauso bat ematera. Bertan, oso gustura egon ginen, oso ondo tratatu ginduten, eta oso erakargarria izan zen antzemateko aukera izan genuen matematikako ordu hori.

Ikasleei dagokionez, oso pozik zeudela antzeman nuen, ikasteko irrikaz hain zuzen ere. Bakoitzak liburu bat, kuaderno bat, eta ordenagailu bat zuen, eta denak zeuden irakasleak esango zuenaren zain.

Irakaslean erreparatuz, oharkabetu nintzen dinamika bultzatzen zuela, alaber, ikasle ororen parte hartzea bultzatuz, galderak eginez, irakurgaia denen artean irakurriz... Bai talde-lana eta bai bakarkako lana erabiltzen zuen klaseorduarekin aurrera egiteko, eta adibide ugari jartzen zituen horrela ikasleak gaia hobetu uler zezaten, horien artean, zenbaki positibo eta negatiboak azaltzerakoan, merkatuan erosketak egiterakoan dirua nola erabiltzen zuten ikasleei galdetuz, sudokuak eginez...

Nire ustez, irakasle hura zen ikasle horiek ikastera motibatzen zuen printzipio nagusienetariko bat, eta hori dela eta, hezitzaileon eskuetan erantzunkizun handia dago. Ikasleak nola tratatu eta nola motibatu jakin behar dugu, horrela klaseak erakargarriagoak eginez eta ikasleek gauza asko eta asko ikasiz.

Amaitzeko, esan behar dut, "irteera" honek irakasle izateko gehiago motibatu nauela, oso gustura egon bainintzen eta izugarri gustatu baizitzaidan ikustea irakasleok zati garrantzitsu bat betetzen dugula gizartean, eta batez ere, ikasleen etorkizunean.


*Amaia*

jueves, 26 de abril de 2012

IKASTEKO ORDUAN...


                Ni neuk, ikasteko orduan, ez dut ikasi beharrekoa buruz ikastea, hau da, behin eta berriz irakurri, ulertu eta nire hitzetan azaltzen saiatzen nahiz, hortaz zenbait baldintza izatea behar besteko dut, horien artean: isiltasuna, leku egoki bat, arreta…
                Jarraikiz, nik nola ikasten dudanaren galderari erantzunez, honako pausu hauek jarraitzen ditut:
-          Irakurketa: Ikasi beharrekoa behin eta berriz irakurtzen dut, guztia ongi ulertu arte.
-          Laburpenak egin: Behin dena ulertu dudanean, laburpen, eskema, mapa…egiten ditut, horrela beharrezko ez den informazioa alde batera utzi eta ideia garrantzitsuak paperean isladatuz.
-          Laburpenak behin eta berriz irakurtzen ditut.
-          Aho betez esan: Amaitzeko, ikasitakoa nire hitzekin esaten saiatzen naiz, ulertu dudan edo ez jakin ahal izateko.
Ordea, hau ez da nahikoa irakasgaia aurrera ongi eraman ahal izateko, zenbait faktoreek parte hartzen baitute emen, adibidez, irakaslea, laburpen egokiak izatea, material egokia…
Gaur egunera arte izan dudan irakaskuntza, nire ustez, zenbait aspektutan ez da oso egokia izan, hots, zenbait irakasgaieta. Adibidez, matematikako irakasleen dagokienez, nahiko onak izan dira, eta hori dela eta, matematikak gustuko ditut; ordea, 1.mailan izan nuen musikako irakaslea zorrotzegia zen,  masailekoa ez zenean, oihua zen, eta hori dela eta, beldurturik joaten ginen ikasgelara eta ezer gutxi ikasten genuen. Beraz, musika irakasgaia batere gustuko ez izatea lortu zuen irakasle hark. Honekin oharkabetu nintzen, maíz irakasgaia gustuko izatea edo ez irakaslearen eskuetan dagoela, eta hortaz, zailtasun gabe aurrera egitea edo ez ere bai.

NEUTRALTASUNA:


Irakaskuntza munduan neutraltasunez aritu behar ahal dugu? galdera honi erantzuna eman aurretik, neutraltasuna zer den jakin beharko dugu. Neutraltasuna, erdiguneari deritzo, hau da irakasle baten kasuan, bere ideia edo baloreak hauei ez aurkeztea, eragina izan bait dezake hauengan.
Egun ikasle bakoitza mundu bat da, bakoitzak modu batetara jokatzen du, eta ahalmen ezberdinak dituzte ikasteko orduan, hortaz oso zaila egiten da ikasle guztiak berdintasunez tratatzea. Jarraikiz, esan behar dut, irakasle bat beti sailatu behar dela neutrala izaten, ikasleen izatetan influentzia ikaragarria izan bait dezake irakasleak bere baloreak hauei zabaltzerakoan.
Bestalde, neutraltasuna objetibotasunarekin lotuta dagoela esan genezake, eta esparru hau oso garrantzitsua da, ikasle guztiak berdintasunez tratatzea behar bestekoa baita, batzuen aurrean, kutunkeri edo mespretxurik egin gabe.
Amaitzeko, beraz, irakasle on bat izan ahal izateko, neutraltasuna kontutan hartzea garrantzitsua da, eta are gehiago objetibotasuna. Hala eta guztiz ere, zenbait unetan  ongi etor litzateke bakoitzaren ideiak hedatzea edota konpartitzea, baina kontu handiz, maiz oker handia izan bailitzateke.

lunes, 16 de abril de 2012

Definizioa: Kultura, gizarteratzea eta hezkuntza

Klasean kultura, gizarteratze eta hezkuntza terminoen inguruan hitza egin ostean, ondorio honetara heldu nahiz, baina lehenik eta behin bakoitza definituko dut:

Hezkuntza: Hezkuntzak funtzio sozializatzailea betetzen du oro har, hau da, baloreak, ideiak, ezagutzak...ondorengoei transmititzeaz arduratzen da. Bere baitan, ikaskuntza, irakaskuntza, fomazioa eta instrukzioa hartzen ditu, hots, ikasteko-prozesua, irakasteko-prozesua, irakatsi edota ikasi beharrekoa, eta elkarlaguntza dela medio, ezagutza hedatzeko-prozesua.
Honi esker badakigu hezkuntza prozesua bidirekzionala dela, hau da, batek irakasten duen heinean, besteak ikasi egiten du, eta denbora aurrera joan ahala nahiko xamar aldatzen da prozesu hau, hobetuz eta eraldatuz.

Gizarteratzea: Gizabanakoa gizarteko partaide izatera heltzeko prozesuari deritzo gizarteratzea. Honekin gizarteak berekin dakarren zenbait esparru bereganatu beharra dago, esate baterako kultura.

 Kultura: Gizarte bateko usadio, ohitura, balore, hizkuntza... bere baitan hartzen dituenari deritzo kultura. Kultura mota ezberdin ugari daude munduan, bakoitza balore jakin batzuekin.

Beraz, amaitzeko, esan beharra daukat, hiru esparru hauek direla garrantzitsuak gaur egun, eta ez dagoela besteen gainetik dagoen bat. Hortaz emaitza hau izango litzateke:

kultura = gizarteratzea = kultura


Hezkuntzako zein eremutan aritzeko asmoa dugu?

Hezkuntza ez-formalari erreparatuz gero, badakigu bere gain zebait gauza artzen dituela, zenbait erregela, arau, espezializazio...baitaude. Bestalde heziketa formala, haurrak hezteaz arduratzen da oro har, ezagutza ondorengoei transmititu eta aplikatuz.

Egun, bata zein bestea, oso garrantzitsuak dira pertsona baten heziketa prozesuan, elkarrekin konplementatzen baitira heziketa mota bi hauek. 

Ikasketa hau, hau da majisteritzako gradu hau, gehientxu, heziketa formalari dago lotura, eta niri esparru horretan jardun ahal izatea gustatuko litzaidake. Bestalde, beste esparruan ere, oso gustura arituko nintzateke. Nire ama heziketa formalaren munduan murgildurik dago azken urte hauetan, eta maiz lagundu izan diot gaztetxoekin, zehazki, batuketa, kenketa, zatiketa, biderketa taula...ikasten dauden haur horiekin. Hortaz, gustura aritu nintzateke heziketa ez-formalean, baina nire etorkizuna, une honetan heziketa formalari zuzendua dago.